
Badirudi denborak dena alda dezakeela. Ez dago jausiko ez den zutaberik, gezurtatuko ez den mitorik, guztiak du amaiera bat. Baina hori al da Marmoli gertatzen ari zaiona? Akitzen ari al da denboraren desgasteaz? Cohiba bikain baten azken kondarrak al dira hondarretan ikusten ditugunak?
Hamaika dira burura datozkigun galderak, huts ordea erantzunak. Garai batean oinarri mediatiko izugarria zuen taldeak, gaur egun ez du ahoz ahoko trasmisio hutsa besterik. Garai batean bat gutxiagorekin egurra banatzen zuen taldeari, aurten ezpalak soilik geratzen zaizkio banatzeko. Tristura nabari da haien hamaikakoan; non da lehengo irriparra baloia mugitzerako orduan? Non da ‘Aurten bai!’ leloak, bideoek eta web-guneak ematen zuen bizipoza? Amore ematearen ondorioak al dira. Ez dugu espero, ez horixe.
Itxaski taldeko batzar nagusiek Marmoleko txingarrak berpiztu nahiean, “txinpart” izeneko plana aurkeztu dute. Honen bitartez talde anaiari bide onetik joan dadin eskatzen zaio, garai bateko umorea eta jokoa berreskuratu dezan lehen bailehen.
Itxaskiko Batzorde Nagusia
Azken iruzkinak